101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
2318
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Julita Arregi Astigarraga andreak SD3-03241/10 espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
2012ko martxoaren 2an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Julita Arregi Astigarraga andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuena.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.