Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2311

IRAGARKIA, «Mugikortasun Segururako Heziketako trebatzaileei prestakuntza emateko zerbitzua» helburu duen zerbitzuetako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-131/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herrizaingo Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-131/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Trafiko Zuzendaritzak izendatutakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 180.180 euro (kontratu honetan ez da BEZa aplikatuko, hala ezartzen baita 37/1992 Legearen 20.1.9 artikuluan), honako urtealdi hauetan banatuta:

2012. urtea: 31.980.

2013. urtea: 78.000.

2014. urtea: 70.200.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 –E aldea– solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: mt-sololuze@ej-gv.es.

g) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko ekainaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Ekonomia– eta finantza-kaudimena:

+ Egiaztatzeko moduak: finantza-erakunde baten txostena.

+ Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adieraziko, kontratuaren aurrekontukoaren adinako kaudimena duela: 180.180 euro.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

+ Egiaztatzeko moduak: azken hiru urteetan, enpresa lizitatzaileak egindako lan behinenen zerrenda; datak, zenbatekoak eta onuradunak aipatu beharko dira.

Arlo pedagogikoa eta kontratua koordinatzen arituko den pertsonaren Curriculum Vitaea.

Kontratuko prestakuntza-ekintzetan gutxienez zenbat langile arituko diren, horiexen Curriculum Vitaea.

Kontratuko prestakuntza-ekintzen kudeaketan eta idazkaritzan gutxienez zenbat langile arituko diren, horiexen Curriculum Vitaea.

+ Betekizunak: gutxienez hiru langilek zuzeneko lotura izan beharko dute mugikortasun segururako heziketarako trebatzaileak prestatzeko lanarekin.

Gainera, egiaztatu egin beharko dute gutxienez unibertsitateko doktore gradua dutela eduki hauekin zerikusia duten gaietako batean: psikologia, pedagogia, hezkuntza-zientziak edo psikopedagogia.

4 lizentziadun edo diplomadun, honako eduki hauetako bat duten gaietan: psikologia, pedagogia, hezkuntza-zientziak, psikopedagogia, maisutza edo antzekoak; horretaz gain, trebatzaileak prestatzeko antzeko zereginetan 200 orduko esperientzia izan behar dute.

Gutxienez pertsona batek Bigarren Graduko Lanbide Heziketako titulazioa izan beharko du, edo, Idazkaritzan edo Administrazioan, titulu horren baliokidea edo goragokoa izan; halaber, kultura-proiektuen administrazioan esperientzia duela egiaztatu beharko du.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko ekainaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpena eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen badira, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, –E aldea– solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «C» gutun-azala: 2012ko ekainaren 18a; eta «B» gutun-azala: 2012ko ekainaren 22a.

e) Ordua: 12:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 9a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala