Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2012ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2090

IRAGARKIA, 423/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Gontzal Oribe Barcenak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (423/11 prozedura laburtua) Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 825/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda libreko destinoak esleitu ziren menpeko/operarioen lanbide-taldeko zeladoreen kategorian; destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. 2008ko LEP.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala