Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2012ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2081

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, «Nazioartekotze-beken programa kudeatzeaz arduratuko den enpresa, zehazki, Nazioarteratze Zuzendaritzaren erakunde kolaboratzailea gisa jardungo duena kontratatzea» helburu duen kontratua esleitzeko dena (Espedientea: IICT 23/02/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: IICT 23/02/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: nazioartekotze-beken programa kudeatzeaz arduratuko den enpresa, zehazki, Nazioarteratze Zuzendaritzaren erakunde kolaboratzailea gisa jardungo duena kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Xedea burutzeko epea edo lana emateko azken eguna (hilabeteak): kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara 2013ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpidea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun mila laurehun eta berrogeita lau (200.444) euro kontratuaren gehienezko aurrekontua, BEZa barne dela.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 91.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 31, goizeko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko ekainaren 1a, goizeko 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio-mahaiaren idazkaritza.

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabetez, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: % 52.

– Lan programa eta metodologia: % 48.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. enpresa lizitatzaileei idatziz jakinarazten zaiena.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Eguna: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.

e) Ordua: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.

11.– Beste argibide batzuk: espediente honetan, www.contratacion.euskadi.net helbidearen bitartez baimendu egin da kontratazio elektronikoaren prozeduraz baliatzea.

12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

13.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaliko den eguna (hala badagokio): 2012ko apirilaren 20a.

14.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 23a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala