Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2012ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2080

EDIKTUA, 29/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 29/11 prozedura arrunta bideratu da Irungo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, Francisco Peixoto Dias Da Viuva-ren aurka (gaia: judizio arrunta). Prozedura horretan epaia eman da eta hona hemen idazpurua eta epaitza:

4/12 EPAIA

Epailea: Maria Jose Mitxelena Elizetxea.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: 2012ko urtarrilaren 13a.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Jesus Gonzalez De La Huebra.

Prokuradorea: Maria Margarita Alcain Goicoechea.

Alderdi demandatua: Francisco Peixoto Dias Da Viuva, ez da agertu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: dirua erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Margarita Alcain Goicoechea epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez jarritako demanda, Francisco Peixoto Dias Da Viuvaren aurkakoa. Horrenbestez, zenbateko hauek ordaindu behar ditu demandatuak: sei mila bostehun eta hirurogeita bi euro eta laurogeita hamabi zentimo (6.562,92); seiehun eta berrogeita zortzi euro eta hogeita hamaika zentimo (648,31), mailegu-kontua eta kreditu-kontua itxi zirenetik –kontu horien zorpeko zenbatekoak erreklamatzen baitira–, demanda aurkeztu zen egunera arte, hau da, 2011ko urtarrilaren 19ra arte sortutako interesak, itundutako interes-tasaren araberakoak; demanda hori aurkeztu zen egunetik guztia ordaindu arte sortutako interesak, itundutako interes-tasaren araberakoak; eta prozedura honetan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231 0000 04 0029 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamahiruan.

Eta Francisco Peixoto Dias Da Viuva demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala