Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2012ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2076

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 16koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, behin betiko izendatzen duena gehienez 3.000 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde.

Erref.: 01-OV-1006 (MAS)

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2011ko martxoaren 3an, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa behin-behingoz izendatu zen gehienez 3.000 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde.

Bigarrena.– 2012ko martxoaren 16an, Begoña Irache San Martín andreak, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa enpresa ordezkatuz (helbidea: Bizkaiko Parke Teknologikoa, Geldo kalea, 700. eraikina, Derio), funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen kontrol metrologikoa arautzen duen 1999ko apirilaren 27ko Aginduan aurreikusitako konponketaren edo aldaketaren ondorengo egiaztapeneko eta aldizkako egiaztapeneko entseguak egiteko baimenerako eskabidea aurkeztu zuen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

Hirugarrena.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendatzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Horretarako, ENACen OC-I/235 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da 2012ko martxoaren 9ko eranskin teknikoarekin batera (1. berrikuspena), eta, horrenbestez, bidezkoa da eskatutako izendapena gauzatzea, behin betiko, 3.000 kg-ra arteko funtzionamendu automatikoko pisagailuetan.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, beharrezkoa izango da honako hauek kontuan hartzea:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– EAEn kontrol metrologikoa gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu konponketaren edo aldaketaren ondorengo egiaztapenak eta aldizkako egiaztapenak egiteko.

2.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren (2009-09-24ko EHAA) 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza da Ebazpen hau emateko organo eskuduna.

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria honako hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatu zuenak), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnei dagokienez.

Adierazitako legezko aginduak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Tecnalia Research & Innovation Fundazioa (Bizkaiko Parke teknologikoa, Geldo kalea, 700. eraikina, Derio), gehienez 3.000 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde behin betiko izendatzea.

I. maila: 1g<=m<= 210 g; n<= 500.000

II. maila: 210 g<m<=6 kg

III, IIII. maila: 1 kg<=m<=3.000 kg

2.– Emandako baimenari honako baldintza hauek jartzea:

– Jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko tresnak biltzen ditu.

– Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Era berean, kontrol metrologikoko ziurtagiri bat emango da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ezartzen duenari jarraiki.

Tresnak entseguak gainditzen ez baditu, zerbitzuz kanpo dauden tresnei dagokien etiketa gorria jarriko dio erakundeak. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinari jarraiki, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.

– Dagokion egiaztapena egin ondoren, Tecnalia Research & Innovation Fundazioak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor autosuntsigarrien bitartez. Berunezko zigiluak edo antzekoak ez dira inoiz erabiliko; zigiluak, nolanahi ere, jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izango dira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza honen gidei eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

«XX» egiaztapena egin den urtearen azken bi digituei dagokie.

3.– Tecnalia Research & Innovation Fundazioak baimendutako entseguetarako ezartzen diren tarifen berri emango dio zuzendaritza honi urtero.

4.– EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, Tecnalia Research & Innovation Fundazioari 01-OV-1006 zenbakia esleitu zaio.

5.– Tecnalia Research & Innovation Fundazioak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio une oro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, 1999ko apirilaren 27ko Agindua, 2004ko apirilaren 23ko Agindua, 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ezartzen duen beste edozein xedapen.

6.– Izendapen hau 2014-03-31n iraungiko da, eta interesdunak behin betiko izendapena eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.– Izendatutako erakundearen jardunen ikuskapena, esku-hartzea eta kontrola egiteko eskumena Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio, baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Horretaz gain, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzen mantentzea egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako inguruabarretan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta hark baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.

9.– Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko (zerbitzu-prestazioa eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak barne) bateraezintasuna eta independentzia izango da.

10.– Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.

11.– Erregelamenduzko eta administrazioko irregulartasunek eragin dezakete honako izendapen hau ez berritzea, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeari ezarritako zehapenek ere.

12.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari memoria bat bidaliko die egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Era berean, sei hilean behin, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenak jakinaraziko zaizkio dagokion ordezkaritzari.

Gainera, 48 orduko aurretiaz, egin beharreko egiaztapenen berri emango zaio, mezu elektroniko edo fax bidez, jardun-eremuaren arabera dagokion Lurralde Ordezkaritzari.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 16a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala