Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1822

IRAGARKIA, 2012ko urtarrilaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena; honen bitartez, jendaurreko informaziopean jartzen da honako instalazio elektriko honen espedientea (administrazio-baimenaren eskaera, egikaritzapen-proiektuaren onarpena, onura publikoko deklarazioa eta ingurumen-inpaktuko deklarazio sinplifikatua):

Abadiano-Basauri 1 eta 2 (ZB) 132 kV-ko linea elektrikoaren aldaketa, Abadiño, Durango, Iurreta, Amorebieta-Etxano eta Bedia udalerrietan.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren (2002-12-23ko EHAA) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2008-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta testu beraren Azken Xedapenen arteko Lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduko 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko (2008-01-26ko BOE) 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko (1998-03-27ko BOE) 3/1998 Legean aurreikusitakoari dagokionez, jendaurreko informaziopean jartzen da honako instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. delarik.

Erref.: L-7.700 ASS/SM.

Kokapena: Abadiño, Durango, Iurreta, Amorebieta-Etxano eta Bedia udalerrietan.

Aurrekontua: 997.509,82 euro.

Helburua: energia elektrikoaren horniketa bermatzea, egungo linea eguneratuz.

Aipatutako aireko linearen erreforma partzialaren funtsezko ezaugarriak honako hauek dira bereziki:

Tentsio nominala: 132 kV.

Zirkuitu bikoitza hexagono-antolaerarekin, eroale 1 fase bakoitzeko (guztira 6 eroale), LA-280 motakoa (HAWK), 281,1 mm2-ko sekziokoa eta OPGW-16-12 motako eroale bat lurrerako eta zuntz optikorako.

Jatorria: Abadiano-Basauri 1 eta 2 132 kV-ko lineako 15. euskarria.

Amaiera: linea horretako 88. euskarria.

Luzera: 6.546 metro.

Administrazio-baimena, egikaritzapen-proiektuaren onarpena, onura publikoko deklarazioa eta ingurumen-inpaktuko deklarazio sinplifikatua eskatzen da.

Hori guztia argitara ematen da guztiak eta, bereziki, lurren jabeak eta proiektuak eraginpean hartutako gainerako titularrak jakinaren gainean egon daitezen (haien zerrenda iragarki honen amaieran txertatu da), proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana Lurralde Bulego honetan (Concha Jenerala kalea, 23-5. solairua, Bilbao) edo kasuari dagokion Udalean azter dadin, eta bidezkotzat hartzen diren erreklamazioak bi aletan aurkez daitezen. Horretarako epea hilabetekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2012ko urtarrilaren 27a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MIREN AINTZANE IZAGUIRRE ETXEBERRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala