Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1821

IRAGARKIA, 2012ko urtarrilaren 24koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Iragarki honen bidez, jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko honen administrazio-baimenaren eskaera, egikaritzapen-proiektuaren onarpena eta onura publikoko deklarazioa: «Airetiko 13,2 kV-ko linea, Laguardia tentsio ertaineko aireko linearen 5. zk.ko euskarria eta Arabako Laguardiako TBAren «Muralla» TZrako tentsio ertaineko airetiko linearen 71. zenbakiko euskarri berria lotzekoa».

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren (2002-12-23ko EHAA) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

Erref.: 17905 –PML-mmb.

Esp.: 01-AT-H-2011-00016.

– Kokapena: Laguardiako udalerrian.

– Aurrekontua: 17.203.25 euro.

– Xedea: eskualdean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

Ezaugarriak:

Airetiko linea

● Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV

● Zirkuitu-kopurua: 1

● Eroale-kopurua: 3.

● Eroaleak: LA 180 (181.60 mm2 AL).

● Luzera: 196 m

● Hasiera: «Laguardia» lineako 5. zenbakiko euskarria (erref.: 15602).

● Amaiera: «Laguardia» TBAko «Muralla» TZrako lineako 71. zenbakiko euskarri berria (erref.: 15259).

Administrazio-baimena, burutze-proiektuaren onarpena eta herrirentzat onuragarria dela aitortzea eskatzen da.

Iragarki hau argitara eman da proiektua Arabako lurralde honetan (Samaniego kalea 2, Gasteiz) aztertzeko eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkezteko, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 24a.

Lurralde ordezkaria,

Enrique Manuel PÉREZ GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala