Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1820

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da EB2-1387/10-BB-018 espedientean Naiara Valderrama Rodríguez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2011ko abenduaren 22an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen Naiara Valderrama Rodríguez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko.

Aipatu ebazpena interesdunari jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau ematen da argitara, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatu ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala