Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1817

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 583/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 583/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Javier Urquizu Arocena.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: Luis Arrieta Aguirre.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten dut Margarita Alcain Epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez –Luis Arrieta Aguirreren aurka– aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Luis Arrieta Aguirre hemezortzi mila bederatziehun eta laurogei euro eta hogeita hemezortzi zentimo (18.980,38) ordaintzera kondenatzen dut; gehi demanda hau aurkeztu den egunetik aurrerako interesak, itundutako tasaren arabera sortutakoak, eta kostuak.

Luis Arrieta Aguirre demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala