Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1816

EDIKTUA, neurriak eta mantenu-pentsioa ezartzeko bideratutako 379/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 379/09, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Jeannette Ngunga Kambani.
Abokatua: Iñigo Goikoetxea Uriarte.
Prokuradorea: Ines Elena Rodriguez Molinero.
Demandatua: Didier Ikoko Bolekoka.
Gaia: mantenu-pentsioa eta neurriak.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren xedapenak/epaitza honako hauek baitira:

Goicoechea letratuak ordezkatuta eta lagunduta, eta Jeannette Ngunga andrearen eskariz, Rodríguez Molinero prokuradoreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Didier Ikoko Bolekoka jaunaren aurkakoa, baietsi egiten da; Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Hortaz, behin betiko neurri hauek ezartzen dira:

1.– XXXXX XXXXX adingabearen mesedetan eta haren interesaren alde, Jeannette Ngunga Kabani amak izango du zaintza eta jagoletza, eta guraso-ahala biek izango dute.

Didier Ikoko Bolekoka jaunak ohiko bisita-erregimena izango du. Hona hemen: bi asteburutik behin, larunbateko 10:00etatik igandeko 20:00etara.

Gabonetako, Aste Santuko eta udako eskola-oporren erdiak; amak urte bikoitietan aukeratuko du, eta aitak, berriz, bakoitietan.

2.– XXXXX XXXXX-ren beharrizanei erantzuteko, 200 euro ordaindu beharko da hilero, elikagaietarako.

Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeen aldaketen arabera.

200 euroko zenbateko hori Didier Ikoko Bolekoka aitak ordaindu beharko du, aurreratuta, Jeannette Ngunga Kabani andreak zehaztutako kontuan.

Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

3.– Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarriko.

Eta erabaki eta sinatu egiten dut.

Didier Ikoko Bolekoka demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2010eko ekainaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala