Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1812

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko otsailaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa–, ordezkapen– eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeari begira 2011n emandako dirulaguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko otsailaren 22ko Ebazpenean, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa–, ordezkapen– eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeari begira 2011n emandako dirulaguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa (2012ko martxoren 22ko EHAA, 65. zk.). Izan ere, eranskina ahaztu da, eta, beraz, orain eranskina osorik argitaratzen da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala