Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1810

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2012ko apirilaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, 2012ko ekitaldirako, 2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda, arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen (Lehiatu-Arrantza Programa) deialdia egiten da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren testuan (2012ko apirilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 71. zk.). Agindu horren bidez, 2012ko ekitaldirako, 2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda, arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen deialdia egiten da (Lehiatu-Arrantza Programa). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2012/1652 (4/2) orrialdean, ebazpen-zatiaren bigarren paragrafoan (eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa), beste puntu bat erantsi beharra dago:

«5.– Laguntza-ildo bakoitzerako ezarritako betebehar espezifikoez gain, eta, oro har, laguntza-ildo guztietarako, agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek kontabilitate-sistema banandua izan beharko dute, edo kontabilitate-kode egokia, finantzatutako eragiketarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako.»


Azterketa dokumentala