Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1809

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 18koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak emateko 2012ko deialdi publikoa egiten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko azaroaren 28ko Aginduan Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dira (2000ko abenduaren 11ko EHAA, 235. zk.) Agindu hori 2007ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez (2007ko ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.) eta 2008ko otsailaren 14ko Aginduaren bidez (2008ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.) aldatu da.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dira; eta agindu horretako 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, agindu horretan ezarritako 2012ko laguntzetarako deialdia egiten da, hartarako arauak emanez.

Azaldutako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dituen aginduan 2012rako aurreikusitako laguntzak emateko deialdia egiten da.

Helburu hori betetzeko, 2.370.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2012ko ekitaldirako eta arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren kontura.

Deialdi honen kargura emango diren laguntzak ez dira izango artikulu honetan finkatutako zenbatekoak baino handiagoak, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako zenbatekoa baino handiagoa. Horrenbestez, zenbateko hori ahitutakoan, ezin izango da laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Horrelako egoeraren bat gertatuz gero, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

2. artikulua.– Eskakizunak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, erreferentziako aginduko 4. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek.

2.– Horretaz gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako eraren batean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2012ko maiatzaren 23an bukatuko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 18a.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,

PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.


Azterketa dokumentala