Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1808

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 31koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzei dagokienez 2011ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da. Agindu horrek Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa arautzen du.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren 15. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2011ko uztailaren 5eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzei dagokienez 2011ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Merkataritzako zuzendariaren Ebazpenaren arabera, honekin batera doan zerrendako kideei jakinarazia. Agindu horretan arautu ziren Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzak, eta deialdia aipatu Ebazpenaren bidez egin zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 31.

Merkataritzako zuzendaria,

MIREN MAITE VALMASEDA MOCOROA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala