Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1807

AGINDUA, 2012ko martxoiaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, 2012ko «Joxe Mari Korta» sarietako epaimahaia izendatzeko dena.

Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak emandako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.); eta ikusirik zer dioen, 2012ko ekitaldirako deialdia jendaurrean jartzeko, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordeak 2012ko otsailaren 23an emandako Ebazpenak, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, honako kide hauek izango dituena:

Lehendakaria:

Bernabé Unda Barturen, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua.

Ordezko lehendakaria:

Xabier Garmendia Martinez, Industria eta Energiako sailburuordea.

Mahaikideak:

Sailaren ordezkari:

1.– Pedro Gómez Damborenea, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea.

2.– M.ª Pilar Zorrilla Calvo, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

3.– Miren Maite Valmaseda Mocoroa, Merkataritzako zuzendaria.

4.– Catalina Chamorro Silgado, Nazioartekotzeko zuzendaria.

Confebasken ordezkari:

1.– Nuria López de Guereñu Ansola, Confebask-eko idazkari nagusia.

2.– José M.ª Vázquez Eguskiza, Cebek-eko lehendakaria.

3.– Pascal Gómez Pérez de Zuazagoitia, SEAko lehendakaria.

4.– Ana Belén Juaristi Urdangarín, Adegiko eta Confebask-eko lehendakariordea.

Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkari:

Andoitz Korta Zearreta

Idazkaria: Eduardo Ortiz de Arri Izarra.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 27a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala