Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1806

AGINDUA, 2012ko martxoaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dira.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, bere V. tituluan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, hala xedatuta baitago abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluan.

2011ko urriaren 10 aurkeztutako idatziaren bidez, Gizarte Kontseiluan duen kargua utzi nahi duela adierazi zuen Gipuzkoako Batzar Nagusien ordezkari Ana Bereziartua Arriaranek.

2/2004 Legearen 73.5 artikuluaren arabera, pertsona izendatu zuen organoari dagokio heriotza, dimisioa, sortutako bateraezintasuna edo kargu-uztea dela medio gizarte-interesen ordezkarien artean hutsik gelditu den postua betetzea. Ordezkari berrien karguak postua hutsik utzi zuenaren iraunaldia amaitzeko falta zen denbora-tartea iraungo du.

Goian aipatutako arauetan eta, bereziki, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean xedatuta dago, 71.2.b artikuluan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osaera. Lege horrek arautzen duena betez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Oihane Zabaleta Mujika izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako, 2011ko azaroaren 24ko bilkuran.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak izendapen hori onartu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kideak izendatzeko 2011ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez, hain zuzen ere.

Egiaztatu da Oihane Zabaleta Mujikak 3/2004 Legearen 72.2 artikuluan aurreikusitako bateraezintasun-arrazoietako bat duela (horien ondorioz, izendatutako pertsonek ezin izango diete erakunde-karguei eutsi); horrela, lege horrek bere 73.5 artikuluan ezarritakorekin bat, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeak 2012ko martxoaren 12ko bilkuran erabaki zuen, batetik, indarrik gabe uztea 2011ko azaroaren 24ko Erabakia, Oihane Zabaleta Mujika Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena; bestetik, Aurkene Astibia Legorburu izendatzea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide; eta, azkenik, Ana Bereziartua Arriaran kargutik kentzea.

Horrenbestez, eta otsaileko 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluan xedatutakoarekin bat –hor xedatzen baita gizarte-interesen ordezkariak unibertsitate arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko direla–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehen artikulua.– Indarrik gabe uztea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abenduaren 19ko Agindua, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Bigarren artikulua.– Gipuzkoako Batzar Nagusiek hautatutako Aurkene Astibia Legorburu izendatzea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-interesen ordezkaritzat, 2013ko maiatzaren 13ra arte.

Hirugarren artikulua.– Formalki etetea Ana Bereziartua Arriaranek Gipuzkoako Batzar Nagusien ordezkari gisa Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan zuen kargua.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikulua betez, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala