Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1805

AGINDUA, 2012ko martxoaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta jardunean jartzea arautzen da (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA). Eta dekretu horren II. kapituluan ezartzen da irakasleei zein titulazio eskatzen zaien, musika-eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden arauak ikusita, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2012-2013 ikasturtetik aurrera Kantu Bakarlaria espezialitatea emateko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode zenbakia: 48009591.

Izen espezifikoa: «Leioa».

Titularra: Leioako Udala – Soinu-Atadia Udal Fundazio Publikoa.

Helbidea: Iparraguirre etorbidea, 70.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxearen osaera:

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 2, 3 eta 4.

Adarra:

– Kantua: Abesbatza, Bakarlaria.

– Tresneria sinfonikoa: txirula, flautina, biolina, biola, klarinetea, biolontxeloa, tronpeta, saxofoia, oboe, kontrabaxua, fagota, tronpa, bonbardinoa, tuba, tronboia eta perkusioa.

– Tresneria polifonikoa: pianoa, gitarra eta akordeoia.

– Bertakoak: txistua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala