Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1801

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 20koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduan deitutako hautaketa-prozeduran –programazio didaktikoa ez aurkezteagatik– kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko zen.

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez (2012ko otsailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako.

Bigarrena.– 2012ko otsailaren 10eko Agindu horretan, 7.1 oinarrian, adierazten da 2012ko martxoaren 19a eta 30a bitartean (eguerdiko 12:00ak arte), izangaiek programazio didaktikoa entregatu beharko dutela (txanda librearentzat eta ezinduei erreserbaturikoentzat, eta talde bereko beste kidego batzuetara eta kidego horietako destino osagarrien mailetara sartzeko txandakoentzat, beti ere azken txanda honetan jatorrizko kidegoan duen espezialitate bera lortu nahi badu).

Halaber, entregatzeko era eta entrega non egiteko Interneteko helbidea adierazten da.

Hirugarrena.– Deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoari jarraiki, programazio didaktikoa epearen barruan, edo aipatutako Interneteko helbidean, edo formatu elektronikoren batean aurkezten ez bada, ezingo da prozesu horretan jarraitu, eta, ondorioz, izangaia berehala baztertuko da hautaketa-prozeduratik.

Laugarrena.– Programazio didaktikoa ezarritako epearen barruan eta aipatutako Interneteko helbidean, eta formatu elektronikoetan aurkeztu ez duten izangaiak badirela egiaztatu da (derrigorrez aurkeztu behar zutenen kasuan).

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduratik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Kanpoan uzteko arrazoia: programazio didaktikoa epean ez aurkeztea, edota ezarritako Interneteko helbidean eta formatu elektronikoetan ez entregatzea (Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko zen).

2. artikulua.– Zerrenda hori Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan argitaratuko da: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

3. artikulua.– Hautaketa-prozesutik baztertutako izangaien behin-behineko zerrendaren kontra erreklamazioa aurkez dezakete izangaiek. Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 20a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala