Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1709

EDIKTUA, jaraunspenaren inbentarioa osatzeaz borondatezko jurisdikzioan bideratutako 1398/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegi honetan borondatezko jurisdikzioko 1398/11 espedientea bideratu da, Rafael Gonzalez Alvarez jaunaren jaraunspenaren inbentarioa osatzeko. Espedientean honakoa eman da:

antolaketarako EGINBIDEA
Eman duen idazkari judiziala: Alejandro López Martínez jauna.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hemezortzia.

Aipatutako eskabidea eta Zabala prokuradoreak erantsitako agiriak eskuratuta, izapideak egiteko onartu da, eta Rafael Gonzalez Alvarez jaunaren jaraunspenaren inbentarioa egiteko borondatezko jurisdikzioaren espedientea ireki da; dagokion liburuan erregistratu behar da inbentario hori. Horren bidez prokuradore hori prozeduran Alicia Alvarez Lopez eta Cristobal Gonzalez Martinez jaun/andreen izenean aurkeztu dela irizten da. Hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak prokuradore horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalaren indarrez.

Zitazioa egin bekie eskabidean adierazitako hartzekodunei: Cofidis Hispania Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. Unipersonal; Bansabadell Fincom E.F.C., S.A. Unipersonal; Citibank España, S.L.; Caixa Bank, S.A.; Parfip Spain, S.L., inbentarioa osatzera joan daitezen, hala komeni bazaie. Hamabost eguneko epea izango dute espedientean pertsonatzeko. Bestalde, ediktuak epaitegiko iragarki-oholean jarriko dira eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko, kausatzailearen hartzekodun ezezagunei zitazioa egiteko.

Inbentarioa osatzeko eguna: 2012ko apirilaren 25eko 10:30a.

Egin beza idazkariak jaraunspeneko ondasunen inbentario zehatz eta doia. Hartzekodunei eta legatu-hartzaileei zitazioa egin osteko hamar eguneko epean hasi beharko da inbentario hori eta hurrengo hirurogei eguneko epean amaituko.

Aurkaratzeko modua: idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala agindu eta sinatzen dut.

Eta, kausatzailearen hartzekodun ezezagunak zitatzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hemezortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana