74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1708
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 416/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Funeraria La Auxiliadora, S.L.k eskatuta, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 416/2011 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Jose Abel González Garciaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
357/11 EPAIA
Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
EPAITZA
José Abel González Garcíaren aurka, Funeraria La Auxiliadora, S.L.k aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta demandatzaileari 1.580,98 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua.
Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2010eko azaroaren 1etik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik guztia ordaintzen den arte.
Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Epai honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik, betiere Prozeduraren Zibilaren Legeko 455.1 artikuluan eta Prozedurak arintzeko neurriei buruzko 37/2011 Legearen xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut.
Eta Jose Abel González Garcia demandatuari behar bezala jakinarazteko eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarrean.
IDAZKARIA.