Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1705

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 12koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2012ko apirilaren 10ean emandako aginduan «Global Training» deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten organismo eta erakundeentzako aurreikusitako 2012ko dirulaguntzetarako deialdiaren berri ematen duena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko apirilaren 10eko Aginduak, unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten Gazteek Atzerriko Enpresetan eta Erakundeetan Praktikak egin ahal izateko «Global Training» deituriko Beken programa abian jartzeko ahalmena duten organismo eta erakundeentzako laguntzak arautzen ditu (EHAA, 2012ko apirilaren 13koa).

Aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da 2012ko ekitaldirako «Global Training» Beken deialdia egin behar duten erakundeak hautatzeko deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, agindu horren 6. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Ebazpen honen xedea honako hau da: «Global Training» deituriko Beken programa abian jartzeko ahalmena duten organismo eta erakundeentzako laguntzak arautzen dituen laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko apirilaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2012ko ekitaldirako deialdia egitea.

Bigarrena.– Diru-baliabideak.

Horretarako 3.200.000 euro bideratuko dira, 6/2011 Legean (abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) ezarritako aurrekontu-partidetan esleitutako kredituen kargura.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki, eta zirkunstantzia hori publiko eginez Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko baldintzak, tokia eta epea.

1.– Eskabidea egin nahi dutenek, diru-laguntzetakoren bat eskuratu ahal izateko, aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Programa honetako erakunde parte-hartzaileek programa arautzen duen Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera bete eta aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta agiri osagarriak.

3.– Deialdiko beketarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2012ko maiatzaren 17an.

Laugarrena.– Agindu arautzailearen 4. artikuluan xedatutakoa betez, gastu subentzionagarriak zehazteari begira, ebazpen honen I. eranskinean, eman beharreko prestakuntzarako ikastaroen Oinarrizko Programa ezarri da, eta II. eranskinean, berriz, zuzkidura-zenbatekoak, praktika gauzatuko den herrialdea eta hilabetea kontuan hartuta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 12a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana