Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1686

AGINDUA, 2012ko martxoaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Beasaingo udalerriko Mariaratz auzoan, 38 etxebizitza sozial esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen du. Hori, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen da.

2.– 38 etxebizitza sozialen sustapena Beasaingo Mariaratz auzoan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta aipatutako aginduak arautzen duen prozedura aplikatu behar zaio. Sustapen horrek 2007ko abenduaren 28an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB3-1618/07-EE-000 du espediente zenbakia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Organo honi dagokio honako zehaztasunak finkatzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluan eta baita babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2008ko apirilaren 16ko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren 7. artikuluan ere.

2.– Sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduak, honakoa adierazten du 7. artikuluan:

«1.– Hautespen-prozesua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez hasiko da. Agindua sustapenaren behin-behineko kalifikazio-egunaren ondoren eman beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Prozedura hasteko Agindu horrek gutxienez honako alderdi hauek zehaztuko ditu:

a) Esleitu beharreko etxebizitzen kopurua. Era berean, indarreko araudia aplikatuz, etxebizitzako berariazko beharrak asetzeko, birkokatze-operazioetarako edo beste behar batzuk asetzeko kendu beharko diren etxebizitzen kopurua adieraziko da.

b) Sustapenean interesa dutela deklaratutako udalerriak.

c) Hurrengo artikuluek adierazten dituzten kupoak eta kupo gehigarriak, baldin badaude.

d) Etxebizitzen lagapen-erregimena.

e) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaerak noiz arte hartuko diren kontuan.

f) Lehentasun-ordena, aldi berean kupo batean baino gehiagotan parte hartzeko baldintzak biltzen dituzten eskatzaileak dauden kasuetarako.

g) Argitalpenak egiteko komunikabidea Lurralde Ordezkaritzetako Iragarki Taula izango dela adieraztea».

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Beasaingo udalerrian 38 etxebizitza sozial esleituko dira sustapen honetan.

Bigarrena.– Beasain izango da espediente honetan interesa duen udala.

Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. 2008ko apirilaren 16ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duenak, 8. artikuluan aipatzen dituen 3 baremoetatik edozeinetan barne daudenak kupo honetan sartuko dira. Baremo ezberdinetan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, aipatu aginduan finkatutako hurrenkeran sartuko dira.

b) 13 etxebizitza babes bereziko gizarte egoerak dituztenentzat:

Beren kargura adin txikiko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak
Genero-indarkeriaren biktimak
Bananduak
70 urtetik gorakoak.
Ezintasun psikikoa duten pertsonak

c) 11 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat. Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindu hau argitaratu den egunera arte.

d) 12 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.

Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, zenbaki honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

Laugarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairukoa izango da.

Bosgarrena.– Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

Seigarrena.– Eskatzen diren lagapen-erregimenei eta udalerriei dagokienez, agindu hau argitaratzen den eguna hartuko da kontuan.

Zazpigarrena.– Onartutakoen zerrendetan, besteak beste, onartutako eskaera bakoitzari orotara dagokion zenbaki kopurua agertuko da.

Zortzigarrena.– Argitalpenak egiteko komunikabidea lurralde ordezkaritzetako iragarki taula izango da.

Bederatzigarrena.– 2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

Hamargarrena.– Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du interesatutzat jotako edozein udalerritan.

Hamaikagarrena.– Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Hala ere, mugikortasun urri iraunkorreko ezinduei egokitutako etxebizitzei dagokienez, honako hau hartuko da kontuan: babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduko 5. artikuluan jasotzen dena.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala