Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
1684

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 15ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Ertzaintzako lanpostu zerrenda aldatzen duen Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 22ko Aginduaren (2011ko abenduaren 22ko EHAA, 241. zk.) aurka, prozedura arruntean jardundako 97/2012 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, honako hau xedatzen da: aginduari dagokion espedientea aipaturiko Salara bidaltzea, eta balizko interesdunei aipaturiko salan ager daitezen epatzea.

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez (2011ko abenduaren 22ko EHAA, 241. zk.) Ertzaintzaren lanpostu zerrenda aldatu zen.

Sindicato Profesional de la Ertzaintza sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du agindu horren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan; errekurtso hori 97/2012 zenbakiko prozedura arruntean bideratu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak, 2012ko urtarrilaren 27ko probidentziaren bidez, aipatu aginduari dagokion administrazio espedientea bidal diezaiola eskatu dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, baita espediente horretan interesen bat izan dezaketenak epatzea ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14.2.b) artikuluak Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari emandako eginkizunen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskaturiko administrazio espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.

2.– Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 9 eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen, euren bidezko interesen alde egiteko, egoki baderitzote.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

Iñaki CALONGE CRESPO.


Azterketa dokumentala