Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1683

AGINDUA, 2012ko martxoaren 23koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Juan Esteban Campo Arlucea jaunak Garraio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege honek egozten dizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

ebaZTEN dut:

Lehenengoa.– Juan Esteban Campo Arlucea jaunak Garraio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (Lanpostuaren kodea: 520010 kodea; dotazioa: 99). Eskerrak ematen zaizkio egindako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– 2012ko apirilaren 16tik izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze honek.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, agindua eman duen organoari zuzenduta; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 23a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala