Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2012ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
1620

IRAGARKIA, «J-Azbarren» arloko 34.1 Egikaritza Unitateko jarduera urbanistikoak eragindako ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari buruzkoa.

Alkateak, otsailaren 9an emandako 403/2012 Dekretuaren bidez, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– J-Azbarren arloko 34.1 EU-ko hirigintza-jardueragatik eragindako ondasun eta eskubideak jasotzen dituen zerrendaren aurka, Binaria 21, S.L. enpresak aurkeztutako alegazioak ezestea eta enpresari erabaki horren berri ematea.

Bigarrena.– Desjabetzeko espedientearen tramitazioari jarraipena ematea, hasierako onespena duen ondasun eta eskubideen zerrendan jasotako titularitateen eta azalera-hedaduren arabera.

Hirugarrena.– Ondasun eta Eskubideen behin betiko zerrenda hau argitaratzea:

(Ikus .PDF)

Basauri, 2012ko martxoaren 5a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala