Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2012ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1618

EDIKTUA, 2012ko otsailaren 27koa, Laneko zuzendariarena, Aide Construcciones de Sondica, S.L. enpresari irekitako espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Sonia Pérez Ezquerrak, Laneko sailburuordea naizenez, honako hau

Jakinarazten dut: 427-06/GV zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Aide Construcciones de Sondica, S.L. enpresari irekitako 06.340.48.02.01.02 zenbakiko espedientea bukatu da, eta ebazpen hau eman da: lehenago aipatutako arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea erabaki da, zehapena murriztuta baietsi ere; horrenbestez, Aide Construcciones de Sondica, S.L. enpresari mila bostehun eta bi (1.502) euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12.16. f) artikuluaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik –abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori.

Jasota dagoen azken helbidean (Jose Antonio Agirre 4 A, 480111-Laukiz), enpresa interesdunari ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpen hori; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritako eran egiten da delako jakinarazpena; eta enpresa horri ohartarazten zaio aipatu ebazpenak amaiera ematen diola administrazio-bideari eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, hain zuzen ere jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zein ez, enpresak zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatutako enpresarentzat jakinarazpen-balioa izan dezan, argitara emango da ediktu hau, hain zuzen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

Laneko sailburuordea,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala