69. zk., 2012ko apirilaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO SAILA
1616
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren, zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Segurtasun Sailburuordetzako ebazpenak jakinarazteko dena.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.
Hori guztia argitara ematen da, bakoitzari eginiko jakinarazpen ondorioetara interesatuek horren berri izan dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
Erandio, 2012ko martxoaren 14a.
Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,
JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.