Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2012ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
1603

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 12koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (50/2012, prozedura arrunta) interesa izan dezaketenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (50/2012, prozedura arrunta) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2007ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurkako berrikusteko errekurtso bereziaren presuntziozko ezestearen kontra. Azken ebazpen horrek, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio probez arduratzen den Epaimahai kalifikatzailearen 2007ko urriaren 23ko Akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du. Eta, Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2012ko martxoaren 12a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala