Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1507

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 355/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 355/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Banco Santander SA.
Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.
Prokuradorea: Navajas.
Demandatua: Rosalia Iglesia Gonzalez.
Gaia: Banco Santander SA sozietateak diru-zenbateko bat erreklamatzea Rosalia Iglesias Gonzalez andreari.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

«Helena Antona Suenak, Tolosako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu diru-zenbateko bat erreklamatzeko 355/11 hitzezko judizioaren autoak. Idazpuruan ageri diren alderdiek hartu dute parte. Judizio horretan, epai hau eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Iñigo Navajas Saiz auzitegietako prokuradoreak Banco Santander SA sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Rosalía Iglesias Gonzálezen aurkakoa. Horregatik, diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bi mila bederatziehun eta berrogeita bi euro eta hogeita hamasei zentimo (2.942,36), tronkoarenak, eta demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi, irmoa dela eta beraren aurka ezin daitekeela inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Rosalia Iglesia Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala