Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1504

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 136/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 136/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jaizubiako A partzeletako Jabekideen Erkidegoa (Jaizkibel urbanizazioa, Hondarribia eta Irun).

Abokatua: Pablo Jimenez Sistiaga.

Prokuradorea: Amunarriz.

Demandatua: Mercedes Murillo Garcia, Inversiones Mellafer SL, Jose Manuel Borda Camino, Rosario Riveiro Campos, Osertz Alday Eizaguirre, Nicolas Alday Eizaguirre eta Maria Izaskun Eizaguirre Eguiguren

Gaia: betebeharrak.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da; hona hemen xedapen-zatia:

XEDAPENAK

Lehenengoa.– Zuzendu egin behar da prozesu honetan emandako epaia.

Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da behin betiko, honela:

«Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (Prozedura Zibilaren 455. artikulua, prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Ebazpen hau Epaien Liburuan sar bedi eta auto nagusietan testigantza utzi.

Auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Inversiones Mellafer SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala