Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1503

EDIKTUA, 820/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 820/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Ana Rubio Valls.
Abokatua.
Prokuradorea: Amunarriz.
Demandatua: Volestar, S.L.
Gaia: deklarazio-judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman zen 2011-10-18an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak Ana Rubio Valls-en izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Volestar, S.L. sozietatearen aurkakoa, eta honako erabaki hauek hartu ditut:

1.– Garaje-lokala saltzeko hitzemate-kontratua, alderdien artean 2008ko urtarrilaren 4an izenpetutakoa, suntsitutzat deklaratzea.

2.– Auzi-jartzaileari 25.232 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut Volestar, S.L. demandatua, baita judizioz kanpoko erreklamaziotik –2010eko otsailaren 3tik– aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera ere.

3.– Alde demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1892 0000 00 0820 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Volestar, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko abenduaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala