Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1502

EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeko 1257/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Juan Tomas de Gomeza Lorenzok, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko Idazkaria naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 1257/11 espedientea bideratu da abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Maria Luisa Manrique Garcia andrea testamentua egin gabe hil zen, Bilbon, 2011-04-28an. Hori dela eta, Jose Maria Garmendia Garciak bultzaturik, Fernando Garcia Marmol, Maria Soledad Garcia Marmol, Mercedes Garcia Marmol, Jose Maria Garmendia Garcia, Margarita Garcia Peral, Rosa Maria Garcia Peral, Juan Garcia Moya, Rufino Garcia Moya eta Jose Garcia Moya jaun-andreak abintestato-jaraunsle deklaratzeko eskatu da, kausatzailearen laugarren mailako ahaideak diren aldetik. Gaur hartu den ebazpenean erabaki da: kausatzailearen jaraunspena eskatzen dutenen adinako eskubidea edo hobea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen, jaraunspena erreklamatzeko, hogeita hamar eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Eta ohartarazten zaie ezen zuzenbidearen araberako dagokien kaltea izango dutela, baldin eta esandakoa egiten ez badute.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala