Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1501

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 156/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunterako demandari dagokionez, Hugo Segio Colinaren aurka, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 156/2010 prozedura arruntean epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza honakoak baitira:

10/12 EPAIA
Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.
Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).
Data: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarra.
Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua.
Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.
Alderdi demandatua: Hugo Segio Colina.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioko gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut erabat Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa erakundeak Hugo Segio Colina jaunaren aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut demandatua banketxe demandatzaileari 8.366,82 euro ordaintzera nagusi moduan; eta sortutako interesen 421,97 euro, demanda aurkeztu artekoak; eta itundutako berandutze-interesa, demanda-egunetik guztiz ordaindu artekoa. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 00 0156 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Hugo Segio Colina demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko otsailaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala