Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1499

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 31koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Garaiko Historia» tituluko ikasketa plana argitaratzeko agindua emateko dena.

Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu du ikasketa plana aldez aurretik Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena emanda, kasuan kasuko autonomia erkidegoek eman dute baimena eta Ministroen Kontseiluak 2011ko abenduaren 16an hartutako akordioaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2012ko urtarrilaren 7an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan, zehaztutakoari jarraituz, ondokoa

Ebazten dut:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Garaiko Historia» titulua lortzera bideratutako ikasketa plana, eranskinean jasotakoa. Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak, Santiagoko Unibertsitateak, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak, Kantabriako Unibertsitateak, Valenziako Estudi General Unibertsitateak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoak, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak eta Zaragozako Unibertsitateak elkarrekin antolatzen dituzte.

Leioa, 2012ko urtarrilaren 31.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

JAVIER GIL GOIKOURIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala