Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1498

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa master unibertsitarioaren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura honako hauek arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzkoak,uztailaren 2ko 861/2010 EDk aldatuak (2010-07-03ko EHAA); eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluetako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz eta jasota ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu egin du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa master unibertsitarioaren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-03ko BOE), gobernuak tituluaren izaera ofiziala behin onartuta, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa plana argitaratzeko bai Estatuko Buletin Ofizialean bai kasuan kasuko autonomia erkidegoko Aldizkari Ofizialean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 1eko Aginduaren bidez (2011-09-12ko EHAA) baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko master ikasketa ofizialak ezartzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2011ko abenduaren 16ko Akordioaren bidez haien izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratutako akordioa, 2012-01-07ko BOE).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta 1393/2007 Errege Dekretuko (861/2010 Errege Derektuak aldatua) 26.3 artikulua, eta onartuta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa unibertsitateko masterra, honakoa hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa master unibertsitarioaren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan.

Leioa, 2012ko urtarrilaren 31.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

JAVIER GIL GOIKOURIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala