Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1496

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 30ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bidez, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL izendatzen da funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakunde gisa, tenperatura-erregistragailu eta termometroei dagokienez, baita uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemena (hornigailuak edo banagailuak deiturikoak) egiteko ere, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko.

Erref.: 01-OV-1008

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko apirilaren 7ko ebazpenak funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde izateko Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL enpresaren aldeko 2010eko otsailaren 25 izendapenaren irismena eta baldintzak aldatu zituen.

2010eko otsailaren 25 ebazpen bidez, ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroen egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakunde ere izendatu zuten.

2010eko otsailaren 24ko ebazpen bidez, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak deiturikoak) egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakunde ere izendatu zuten.

Bigarrena.– 2011ko azaroaren 8an, 14an eta 15ean eta 2012ko urtarrilaren 3an, José Antonio Pérez jaunak Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL enpresaren izenean (helbidea: Barrachi kalea, 37 A , Gasteizko 23 B Pabiloia) eskatu zuen funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izenda zezatela enpresa tenperatura kontrolatuko produktuak garraiatzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta kontrolatzeko tenperatura-erregistragailu eta termometroei dagokienez eta urea-hornigailuei dagokienez.

Hirugarrena.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendatzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Horretarako, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren (ENAC) OC-I/118 Egiaztapen Ziurtagiria aurkeztu da, 2011/07/29ko Eranskin Teknikoarekin (4. berrikuspena) batera, pisatze automatikoko tresnak, 1 eta 2 Klaseko (-30 ºC-tik +70 ºC-ra) tenperatura-erregistragailu eta termometroak, eta uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak eta banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko eta betiere 2 l/min-tik 50 l/min-rako tartean, barne, eta hori horrela, izendapen hori behin betiko egitea dagokio.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, beharrezkoa izango da honako hauek kontuan hartzea:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– EAEn kontrol metrologikoa gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu konponketaren edo aldaketaren ondorengo egiaztapenak eta aldizkako egiaztapenak egiteko.

2.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren (09-09-24ko EHAA) 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza da Ebazpen hau emateko organo eskuduna.

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria honako hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatu zuenak), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– Azaroaren 22ko ITC/3701/2006 Agindua, tenperatura kontrolatuko produktuak garraiatzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta kontrolatzeko tenperatura-erregistragailu eta termometroen kontrol metrologikoa arautzen duena.

5.– ITC/1922/2010 Agindua, uztailaren 12koa, hautagailu ponderal motako funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnetan Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzen duena.

6.– ITC/360/2010 Agindua, otsailaren 12koa, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL (helbidea: Barrachi kalea, 37 A, 23 B Pabilioia, Gasteiz) izendatzea honako hauen baimendutako erakunde:

Funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnak.

1 eta 2 Klaseko (-30 ºC-tik +70 ºC-ra) tenperatura-erregistragailu eta termometroak.

Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak eta banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko, 2 l/min-tik 50 l/min-rako tartea.

Izendapenaren irismena ENAC erakundeak emandako ziurtagirian bildutako tresnetara zabaltzen da.

2.– Emandako baimenari honako baldintza hauek jartzea:

– Jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko tresnak biltzen ditu.

– Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Orobat, kontrol metrologikoko ziurtagiria ere entregatuko da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ezartzen duenari jarraiki.

Tresnak entseguak gainditzen ez baditu, zerbitzuz kanpo dauden tresnei dagokien etiketa gorria jarriko dio erakundeak. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. Eranskinari jarraiki, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.

– Dagokion egiaztapena egin ondoren, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL erakundeak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor auto-suntsigarrien bitartez. Berunezko zigiluak edo antzekoak ez dira inoiz erabiliko; zigiluak, nolanahi ere, jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izango dira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza honen gidei eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

«XX» egiaztapena egin den urtearen azken bi digituei dagokie.

3.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL erakundeak urtero Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio baimendutako saioentzat ezarritako tarifak.

4.– EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL enpresari 01-OV-1008 zenbakia esleitu zaio.

5.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, ITC/3701/2006 Agindua, ITC/1922/2010 Agindua, ITC/360/2010 Agindua eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ezartzen duen beste edozein xedapen.

6.– Izendapen hori 2013ko abenduaren 31n iraungiko da, eta interesdunak beste izendapen bat eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007/11/29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.– Izendatutako erakundearen jardunen ikuskapena, esku-hartzea eta kontrola egiteko eskumena Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio, baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzari ere. Horretaz gain, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzen mantentzea egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako inguruabarretan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta hark baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.

9.– Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko (zerbitzu-prestazioa eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak barne) bateraezintasuna eta independentzia izango da.

10.– Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.

11.– Erregelamenduzko eta administrazioko irregulartasunek eragin dezakete honako izendapen hau ez berritzea, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeari ezarritako zehapenek ere.

12.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari memoria bat bidaliko die egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Gainera, sei hilean behin, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenak jakinaraziko zaizkio dagokion Ordezkaritzari.

Gainera, 48 orduko aurretiaz mezu elektroniko edo fax bidez jakinaraziko dira jardun-esparruaren arabera Lurralde Ordezkaritzan egitea dagozkio egiaztapenak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 30a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala