Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2012ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
1492

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «1/2012 Legea, otsailaren 2koa, Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira (2012ko otsailaren 29ko EHAAn argitaratu zen lege hori, 29. zenbakian). Bada, hutsok zuzendu egiten dira.

2012/646 (16/5) orrialdean, honako hau dio:

«3. artikulua.– Eskumenak.

7.– Lehiaren Euskal Agintaritzak lehiaren defentsari buruzko legeriak enpresa-kontzentrazioen arloan ezartzen dizkion funtzioak beteko ditu, eta lehiaren sustapenari eta defentsari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera eskuratzen dituen beste eskumen batzuk ere bai.

Lehiaren Euskal Agintaritzak legeek emandako beste edozein eskumen beteko du».

Baina honela esan behar du:

«7.– Lehiaren Euskal Agintaritzak lehiaren defentsari buruzko legeriak enpresa-kontzentrazioen arloan ezartzen dizkion funtzioak beteko ditu, eta lehiaren sustapenari eta defentsari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera eskuratzen dituen beste eskumen batzuk ere bai.

8.– Lehiaren Euskal Agintaritzak legeek emandako beste edozein eskumen beteko du».

2012/646 (16/8) orrialdean, 10. artikuluan –Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak– honako hau dio:

«Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak honako hauek dira:

(...)

h) Ikerketa Zuzendaritzaren ebazpen eta egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoez ebaztea, defentsa-gabezia edo eskubide edo bidezko interesetan galera konponezina sortzen badute.

Lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurkatzea erabakitzea.

j) urteko jarduera-programa onestea, bai eta helburuak eta lehentasunak zehazten dituzten urteko eta bi urtez behingo jarduera-planak ere, kontuan izanik lege honetako 1. artikuluko 5. idatz-zatiak dioena».

Baina honela esan behar du:

«Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak honako hauek dira:

(...)

h) Ikerketa Zuzendaritzaren ebazpen eta egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoez ebaztea, defentsa-gabezia edo eskubide edo bidezko interesetan galera konponezina sortzen badute.

i) lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurkatzea erabakitzea.

j) urteko jarduera-programa onestea, bai eta helburuak eta lehentasunak zehazten dituzten urteko eta bi urtez behingo jarduera-planak ere, kontuan izanik lege honetako 1. artikuluko 5. idatz-zatiak dioena».

2012/646 (16/12) orrialdean, honako hau dio:

«21. artikulua.– Kontrola.

1.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagokio Lehiaren Euskal Agintaritza ekonomia, finantza eta kudeaketaren arlotik kontrolatzea, eta beste horrenbeste egitea kontrol ekonomiko-fiskalaren eta ekonomiko nahiz arauzkoaren arloan.

3.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiak fiskalizatuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzaren ekonomia eta finantzen arloko eta kontabilitateko jarduerak».

Baina honela esan behar du:

«21. artikulua.– Kontrola.

1.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagokio Lehiaren Euskal Agintaritza ekonomia, finantza eta kudeaketaren arlotik kontrolatzea, eta beste horrenbeste egitea kontrol ekonomiko-fiskalaren eta ekonomiko nahiz arauzkoaren arloan.

2.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiak fiskalizatuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzaren ekonomia eta finantzen arloko eta kontabilitateko jarduerak».


Azterketa dokumentala