Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1392

EDIKTUA, 2012ko otsailaren 21ekoa, Laneko zuzendariarena, Estructuras y Encofrados Gorbea SL enpresari 12.0016.01.02.01.02 espedientearen gainean emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripak, Laneko zuzendaria naizenak,

Jakitera ematen dut: Estructuras y Encofrados Gorbea SL (CIF B-01383116) eta Construcciones Alarcón y Escudero SA (CIF A-09040098) enpresei I12011000021619 arau-haustearen akta dela-eta irekitako 12.0016.01.02.01.02 errekurtsoa amaitu da, eta ebazpena eman da, zeinen bitartez ezetsi egiten baitira Estructuras y Encofrados Gorbea SL enpresaren ordez eta izenean Alfonso Reboredo Civeirak, eta Construcciones Alarcón y Escudero SA enpresaren ordez eta izenean Ángel Escudero Antónek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak. Beraz, 01/2011/143 zehapen-espedientean emandako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzaren 2011ko azaroaren 11ko Ebazpena berretsi egiten da, zeinen bidez, Estructuras y Encofrados Gorbea SL enpresari zortzi mila ehun eta laurogeita hamasei mila (8.196) euroko zehapena ezartzen baitzaio, hain zuzen ere, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16.b) artikuluan larritzat jotako arau-hauste bat egiteagatik; eta erantzule solidario izendatzen da Construcciones Alarcón y Escudero SA enpresa.

Estructuras y Encofrados Gorbea SL enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Valentín de Foronda Zidorra kalea 20, 4. ezkerra, 01010 Vitoria-Gasteiz). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu ala ez, Estructuras y Encofrados Gorbea SL eta Construcciones Alarcón y Escudero SA enpresek ordaindu egin beharko dute zehapena, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2012ko apirilaren 21a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:

Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 0111014300495.

Identifikazioa: 210412.

Zenbatekoa 8.196 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 21a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA


Azterketa dokumentala