Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1382

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 279/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 279/11 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Maria del Carmen Errazquin Zabala.
Abokatua: Miguel Aragon Castiella.
Prokuradorea: Irigoyen.
Demandatua: Jose Carlos Nuñez Patino.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan 2012ko otsailaren 14an epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut María del Carmen Errazquin Zabala andreak, Diego Irigoyen Leclercq prokuradoreak ordezkatuta, auzi-ihesean den José Carlos Núñez Patinoren aurka jarritako demanda. Beraz, dibortzio bidez suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdien artean 1984ko urriaren 13an egin zen ezkontza, adierazpen honek izan ditzakeen legezko ondorio guztiekin; eta ondoko neurriak –pertsonalak zein ondarezkoak– ezartzen ditut:

1.– Ezkontideen arteko banantzea; aurrerantzean askatasunez finkatuko dute beren bizilekua eta bertan behera geratuko da elkarbizitza-presuntzioa.

2.– Ezkontide biek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira.

3.– Bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera, kontrakorik adostu ez badute, behintzat.

4.– Ezkontzako ekonomiaerregimena deseginda geratzen da.

5.– Familia-etxebizitzaren erabilera María del Carmen Errazquin Zabalari esleitzen zaio.

6.– Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza ezkontza inskribaturik duen erregistro zibilari, ezkontideen ezkontzari dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.

Jose Carlos Nuñez Patino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak. Hogei eguneko epea izango du horretarako, dagokion gordailua egin ondoren.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala