Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1373

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 29koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, 132 kV-ko tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko linea elektrikoa egiteko proiektua onartzen da, Ormaiztegi-Hernani 1 eta 2 aireko linea aldatzen duena, 5. zenbakiko eta 10. zenbakiko euskarrien artean, Tolosako udalerrian, eta dagokion instalazioa baimentzen da. Erreferentzia: 24071/AT-H-2011-58.

AURREKARIAK

Bat.– 2011ko maiatzaren 6an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (helbidea: Axpeko Erribera 5, Erandio, Bizkaia), adierazitako erreferentzia duen 132 kV-ko tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko eta lurpeko linea elektrikoa –Ormaiztegi-Hernani 1 eta 2 aireko linea aldatzen duena, 5. zenbakiko eta 10. zenbakiko euskarrien artean– egiteko Proiektua gauzatzeko administrazio-baimena eta proiektuaren onarpena eskatu zituen, Tolosako udalerrian.

Bi.– Abenduaren 3ko Eusko Jaurlaritzaren 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAren eskaria jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu da honako aldizkari hauetan: EHAAn 2011-10-10ean, GAOn 2011-08-2an eta El Diario Vasco egunkarian 2011-08-2an.

Hiru.– 2011ko uztailaren 18an, Tolosako Udalera ofizioa igorri zen, eskatutako baimenarekiko adostasuna eskatuz, eta baita baldintza teknikoak ere, aldeko erantzuna emanez gero.

Laugarrena.– 2011ko urriaren 11n, Tolosako Udalaren idazkia jaso zen, aldaketaren aldeko txostena eman zitekeela adieraziz, baina proiektuan eraginpeko jabe guztiei buruzko dokumentazioa falta zela atzeman zela, eta baita eraginpeko jabetzekin eta titulartasunekin lotutako beharrezko informazio guztia eta beharrezko desjabetze- eta okupazio-espediente guztien izapidetzea ere, eta honenbestez, dokumentazio hori guztia eskatzen zen.

Bost.– 2011ko urriaren 14an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileari helarazi zitzaion Tolosako Udalak aurkeztutako idazkia, hark egokitzat jotako erantzunak eman zitzan.

Sei.– 2011ko urriaren 26an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileak idazki bat aurkeztu zuen, honako hau adieraziteko: aldaketa Euskadiko Trenbide-sare berriaren plataforma Gipuzkoako adarraren Ekialdeko Sektoreko «Tolosa-Hernialde» zatian eraikitzeak ekarri zuela, eta hortaz, administrazioak onetsitako proiektuen edo planen ondorioz linea elektrikoan eragindako aldaketa bat zela, hots, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 154. artikuluan bildutako kasuetako bat; honenbestez, zeuden zerbitzuak berriro jarri beharko lirateke, eta horregatik, jarduneko administrazioak eman beharko lituzke bide berrirako lurzatiak eta ez litzateke beharrezkoa izango aurreikusitako aldaketarako onura publikotzat zehazki aitortzeko eskatzea.

Zazpi.– 2011ko urriaren 28an, Tolosako Udalari erantzuna helarazi zitzaion, eta hark ez zuen idazkirik aurkeztu.

Zortzi.– 2011ko urtarrilaren 5ean, Gipuzkoako Foru Aldundira, Teléfonica konpainiara, Gipuzkoako Urak SA sozietatera eta URA Uraren Euskal Agentziara ofizioa igorri zen, eskatutako baimenarekiko adostasuna eskatuz, eta baita baldintza teknikoak ere, aldeko erantzuna emanez gero.

Bederatzi.– Gipuzkoa Urak SA eta URA Uraren Euskal Agentziak, txosten-eskaera berriz egin ostean, ez zioten eskaera horri erantzunik eman.

Hamar.– 2011ko abuztuaren 9an, Telefónica SA sozietateak aldeko txostena eman zuen, baldintza teknikoak ezarriz.

Hamaika.– Baldintza horiek Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileari helarazi ondoren, baldintza horiek onartuz erantzun zuen hark.

Hamabi.– Aurkeztutako proiektuarekin bat zetorrela jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Hamahiru.– Jendeari jakinarazteko ezarritako epean ez da alegaziorik sartu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedienteak betetzen ditu honako arau hauetan agindutako arauzko izapideak: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3an emandako 282/2002 Dekretua; eta bat datorren gainerako legeria.

Bi.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitutako atribuzioei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri Tolosako udalerriko 132 kV-ko tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko eta lurpeko linea elektrikoa –Ormaiztegi-Hernani 1 eta 2 aireko linea aldatzen duena, 5. eta 10. euskarrien artean– egiteko proiektua onartzea eta hura instalatzeko baimena ematea, honako ezaugarri nagusi hauek dituela:

– Zerbitzu-tentsioa: 132 kV.

– Eroaleak: LA 280 motako 6 (HAWK), hexagono-antolaeran.

– Euskarriak: altzairua.

– Luzera: 1.987,48 m.

– Hasiera: Ormaiztegi-Hernani lineako 5. zenbakiko euskarria.

– Amaiera: Ormaiztegi-Hernani lineako 10. zenbakiko euskarria.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin eman da:

1.– Obrak honako hauei jarraiki egin beharko dira: lehenik eta behin, onetsitako proiektuari, bigarrenik, 2010eko abuztuaren 31ko Ingurumen Dokumentuan jasotako prebentzio- eta zuzentze-neurriei, hirugarrenik, Ingurumenaren Kalitatearen zuzendariaren 2010eko azaroaren 8ko jakinarazpenari, eta azkenik, hala badagokio eskatzen eta baimentzen diren aldaketa guztiei.

2.– Abian jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Instalazioen titularrak obren amaieraren berri emango du lurralde-ordezkaritzan, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egin dezan.

Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak alde batera utzi gabe emango da, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 29a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala