Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1351

EDIKTUA, zor bat erreklamatzeko bideratutako 224/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 224/11 hitzezko judizioa bideratu da, zor baten aitorpenari buruz, Banco Santander, S.A.k eskatuta, Joao Manuel Correira Paulinoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

10/12 EPAIA
Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz andrea.
Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).
Data: bi mila eta hamabiko otsailaren bata.
Alderdi demandatzailea: Banco Santander, S.A.
Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.
Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.
Alderdi demandatua: Joao Manuel Correira Paulino.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioko gaia: zor-aitorpena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Iñigo Navajas Saiz epaitegietako prokuradoreak Banco Santander, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, Joao Manuel Correia Paulino jauna kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: mila berrehun eta sei euro eta berrogei zentimo (1.206,40), eta itundutako interesak, demanda aurkeztu zenetik zorra erabat ordaindu artekoak, bai eta prozedura honetako kostuak ere.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik aurkezterik.

Eta Joao Manuel Correira Paulino demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko otsailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala