Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1348

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1143/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1143/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Tames.
Demandatua: Construcciones Abbas Qamar SL.
Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan epaia eman da bi mila eta hamaikako azaroaren hamazazpian. Horren epaitza honakoa da:

135/11 EPAIA
Epailea: Diego Bermejo Yanguas.
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Data: bi mila eta hamaikako ekainaren bata.
Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Santiago Tames Alonso.
Alderdi demandatua: Construcciones Abbas Qamar SL.
Auzi-ihesean.

Judizioko gaia: judizio arrunta. 28.887,79 euroko zenbatekoa erreklamatzea.

EPAITZA

Funtsean baietsi egin da epaitegietako prokuradore Tamés jaunak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez jarri duen hitzezko judizio zibilerako demanda, auzi–ihesean den Construcciones Abbas Qamar SL-ren aurkakoa. Demanda horren helburua 28.887,79 euro erreklamatzea da.

1.– Ebazpena irmoa delarik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari ondokoak pagatzera kondenatzen dut Construcciones Abbas Qamar SL: 23.993,10 euro.

2.– Ebazpen hau irmo egindakoan, Construcciones Abbas Qamar SL kondenatzen dut Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxari honako hauek pagatzera: 23.993,10 euroko zenbatekoaren % 17,25eko interesak, demanda aurkeztu zenetik (2011ko urtarrilaren 19a) ordainketa guztiz egin artekoak.

3.– Prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera kondenatzen dut Construcciones Abbas Qamar SL.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, betiere prozeduraren testigantzarekin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274; eta kontzeptua: 1833 0000 04 1143 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaikako ekainaren batean.

Construcciones Abbas Qamar SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala