Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1344

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde ordezkariarena. Honen bitartez, zerrendan ageri diren finkak okupatu Aurreko Aktak egiteko deialdia egiten da, Laguardiako udalerrian, «Segunda alimentación a la STR Laguardia» deituriko 66 kV-ko goi tentsioko aireko linea elektrikoa gauzatzeko.

Erref.: 17554-PML-mmb.

Esp.: 01-AT-H-2008-00036.

Energia eta Meategien zuzendariak 2010eko urriaren 19an emandako Ebazpenaren bidez, goian aipatutako linea elektrikoa instalatzeari administrazio baimena eman zitzaion, linea gauzatzeko proiektua onartu eta, azkenik, linea herritarrentzat onuragarria dela aitortu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, bai eta ondasun eta eskubideok lehenbailehen okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Laguardiako udaletxean agertzeko dei egitea erabaki du Lurralde Ordezkaritza honek, eraginpeko ondasunak herri horretan baitaude, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak jasotzeko.

Interesdun guztiak eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubide edo interesen titularrak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak egun eta toki honetan jasoko dira: 2012ko apirilaren 18an, 09:30etatik aurrera, Laguardiako udaletxean. Titular bakoitzari jakinaraziko zaizkio aktak jasoko diren eguna, tokia eta ordua, dagokion zitaziozedula bidaliz. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan agian egin diren akatsak zuzentzeko, idazki baten bitartez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Alegazioak aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte egin daitezke.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

Arabako Lurralde ordezkaria,

ENRIQUE MANUEL PÉREZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala