Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Cooperativa de Viviendas Casas Baratas Elejalde, de San Miguel de Basauri likidazioan den kooperatiba desegiteari, likidatzeari eta likidatzaileak izendatzeari buruzkoa.
2012ko urtarrilaren 12an Cooperativa de Viviendas Casas Baratas Elejalde, de San Miguel de Basauri likidazioan den kooperatibak eginiko bazkideen Ezohiko Batzar Nagusiak erabaki hauek hartu zituen aho batez:
1.- Egiaztatuta geratu da kooperatibaren helburua bete dela eta kooperatiba legearen aginduz desegin behar dela;
2.- Hasierako inbentarioa eta balantzea onartu dira;
3.- Likidatzailea izendatu da;
4.- Amaierako balantzea onartu da;
5.- Kooperatibaren ondasunak banatzeko proiektua onartu da, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearekin bat etorriz.
Halaber, jakitera ematen da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitza sozialean.
Basauri, 2012ko otsailaren 9a.
LIKIDATZAILEA.