Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
1159

IRAGARKIA, Gestión Pesquera Bermeana SL entitateari Osasun Publikoko Zuzendaritzak irekitako B-4/11-S zehapen-prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Ezin izan dugu ohiko moduan jakinarazi Gestión Pesquera Bermeana SL entitateari irekitako zehapen-espedientean emandako ebazpena (ezagutzen dugun azken helbidea: Bermeoko Muelle Erroxape, 3. pabiloia, Bizkaia). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela, arau-hauste arin bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren zenbatekoa 1.200 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari edo Osasun Publikorako zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan. Espedientea Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan egongo da ikusgai (Errekalde zumarkalea 39 A, 5, Bilbao).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan.

Bilbao, 2012ko otsailaren 15a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana