Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2012ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
983

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 22koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez argitara ematen da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruko laguntzak 2012ko ekitaldian emateko deialdia.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduak Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen du (2011ko ekainaren 2ko EHAA, 104. zk.).

Agindu horren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako 2012ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako eman behar diren arauak ematea.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta adierazitako aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Xedea.

1.- Honako hau da ebazpen honen helburua: Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak, itzuli beharreko aurrerakin gisa, 2012 ekitaldian emateko deialdia egitea.

2.- Horretarako 5.000.000 euro bideraturiko dira guztira; zenbateko hori abenduaren 23ko 6/2011 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitutako kredituen kontura finantzatuko da.

Ekitaldi bakoitzean laguntzak emateko deialdian finkatutako guztizko kopurua handiagotu daiteke, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik; handitzekotan, ikusi behar da eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-zenbatekorik ahitu gabe geratu den; aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio, indarrean dauden legeetan aurreikusitako kreditu loturaren edo aurrekontu aldaketaren arabera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.

2. artikulua.- Betekizunak.

Eskatzaileek Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, adierazitako aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

3. artikulua. Eskabideak eta epea.

1.- Era berean, honako leku hauetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan -Urkixo zumarkalea, 36-4.a, Bilbao- , zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehaztutako edozein bide erabiliz.

2.- 2012ko urriaren 31 baino lehenago eratu beharko dira enpresa berriak, baita dagoeneko ezarrita dauden enpresen partaidetzak eskuratu ere. Era berean, inbertsioak 2012an gauzatu beharko dira.

3.- Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2012ko maiatzaren 15ean amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak deialdi-ebazpen honek.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala