Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
917

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratu den 172/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, zor-aitorpenari buruzko 172/10 prozedura arrunta bideratu da, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Ioan Klipei eta Vasile Dzitac-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

219/11 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren bata.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Ioan Klipei eta Vasile Dzitac, auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Helena Antona Suenak, Tolosako eta bere barrutiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditu diru-zenbateko bat erreklamatzeko 172/10 judizio arrunteko autoak. Idazpuruan ageri diren alderdiek hartu dute parte. Eta ondoko epaia eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut José Ignacio Otermin Garmendia auzitegiko prokuradorek Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Ioan Klipei eta Vasile Dzitac-en (auzi-ihesean) aurkakoa. Eta, hala, diru-zenbateko hauek elkarrekin eta modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: hogeita zortzi mila ehun eta hogeita hemeretzi euro eta berrogeita bederatzi zentimoko (28.139,49) printzipala; bi mila zazpiehun eta hirurogeita sei euro eta hogeita lau zentimo (2.766,24), % 17,25eko tasan hitzartutako interesenak, zorpeko saldoa erreklamatzen den kreditu-kontua itxi eta hurrengo egunetik -2009ko abuztuaren 29tik- demanda aurkeztu zen egunera sortutakoak; demanda aurkeztutako egunetik ordainketa erabat egin arte sortutako interesak, % 17,25eko tasan hitzartutakoak; eta gastuak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ez dela irmoa eta beraren aurka errekurtsoa aurkez daitekeela:

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00301846420005001274 1864000004020111. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren batean.

Eta Ioan Klipei eta Vasile Dzitac demandatuei jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana