Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
913

EDIKTUA, 1417/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1417/10 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Consorcio de Compensación de Segurosek eskatuta, AXA Seguros Generales SA de Seguros y Reaseguros, Bernardo Serdio Hurtado eta Bernardo Guzman Justinianoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Epaitzak hau dio:

EPAITZA

Baietsi egiten da CCSk Axa, Bernardo Serdio Hurtado eta Bernardo Guzman Justinianoren aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan 8.833,68 euro ordaintzera. Ordaindu beharko dituzte, orobat, epai honen bosgarren oinarri juridikoan aipatutako interesak.

Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.

Bernardo Serdio Hurtado demandatuari behar bezala jakinarazteko egiten dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana