Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
800

IRAGARKIA, Julio De Freitas Martins jaunari Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko abenduaren 12ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Julio de Freitas Martins jaunari (NAN: X-8658560A) irekitako zehapen-espedientea ebatzi zen.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0009/2011

Aipatutako ebazpena Julio De Freitas Martins jaunari —azken helbide ezaguna: Viladecans-eko Sant Climent errepideko 71. zk., P03 solairua, 1. atea (Bartzelona)— jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da:

Espediente aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honako honen arabera ordainduko dela jakinarazten da:

- Hilaren 1etik 15era bitarte jakinarazten denean, jakinarazpenaren egunetik hasita hurrengo hilaren 5era arte; egun hori ez bada laneguna, segidako hurrengo lanegunera arte.

- Hilaren 16tik hilaren azken egunera bitarte jakinarazten denean, jakinarazpenaren egunetik hasita hurrengo hilaren 20ra arte; egun hori ez bada laneguna, segidako hurrengo lanegunera arte.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea oro har ezarritako epe horren ondoren amaitzen denean, ordaintzeko epea luzatu egingo da errekurtsoa jartzeko epea amaitzen den egunaren hurrengo egun baliodunera arte, betiere errekurtsoa jartzen ez bada; eta, hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluko 1., 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (Julio de Freitas Martins), espedientearen zenbakia (SEG/0009/2011), eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusian.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen du arestian aipatutako legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 24a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala